Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Hondarribiko Joxepa

Datu pertsonalak

Izena
Hondarribiko Joxepa
Jaiotza
1800 Hondarribia + Hondarribia < Bidasoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Ez dugu bere jaiotza datarik, "1800" jarri arren mendea adierazteko.

Bere bizitza eta bertsogintzari buruz oraindik ezer ez dakigu. Bilintxek famatu eta bertsotarako gonbidatzen duen "Hondarribiko Joxepa" eta Anton Abbadiak antolatutako Bertsolari Gudu edo Lore Jokoetan parte hartzen duen "Hondarribiko neska" pertsona bakarra direlakoan gaude, eta hala jaso ditugu biografia honetan. Ikerketa lana egin nahi duenarentzat ateak irekita daude.

Bilintxek bertso bidez Hondarribiko Joxeparen bertsogintza goraipatzen du, eta berarekin bertsotan egitea ohore handia izango dela ziurtatuz, gonbidapena luzatzen dio. https://bdb.bertsozale.eus/web/bertsoa/view/1276cc ]

Patri Urkizuk Bertsolari Guduei (edo Lore Jokoei) buruz egindako azterketan, 1853ko parte hartzaileen artean "emakume bat ere heien artean bazelarik" jasotzen du. Beranduago, 1869an, "(...) Gaineratzen du Vinsonek ez zela batere arrunta andere bertsolariak aurkitzea jaietan eta ordurarte Hondarribitar neska bat zela ausartzen zen bakarra, baina azken hiru urteetan ez zela ageri plazetan kantari.".

Iturriak:
- Larrañaga, Karmen. "Bersolaris destacadas. IN. "Euskonews & Media", 56 zkia., 1999-11-26. http://www.euskonews.eus/0056zbk/gaia5603es.html ]
- Dorronsoro, Joanito. "Bertsotan 1789-1936". Donostia: Gipuzkoako Ikastolen Elkartea, 1981.
- Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897)". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997. http://hedatuz.euskomedia.org/4007/1/03011059.pdf