Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Igor Elortza

Datu pertsonalak

Izena
Elortza, Igor
Izen abizen osoak
Elortza Aranoa, Igor
Jaiotza
1975 Durango + Durango < Durangaldea < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso-eskolako irakaslea
Bertso-jartzailea
Eragilea

Datu biografikoak

Biografia
Ingeniaritza Teknikoa Topografian titulua atera zuen EHUn, Euskal Kulturaren Transmisioa graduondokoa egin zuen MUn eta Enpresa eta Erakundeen Komunikazio Zuzendaritza masterra UABn. Artearen zaletasunetik eta gizarte-gaiekiko kezkatik bizi du sorkuntza, eta bertsogintza berritu duten egitasmoetan ez ezik bestelako adierazpide batzuetan ere jardun du lanean: bertso-musika taldeak, bertsotramak, antzerki eta telebista gidoigintza,… Wordker moduan gustatzen zaio aurkeztea bere burua: berbagin, palabrador, parolétarien. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kidea da 2018tik.
Umetan ikasi zuen bertsotan: Kurutziaga ikastolan Jon Lopategirekin eta Durangoko bertso-eskolan Santi Belarrekin. Eskolarteko txapelketetan nabarmendu ondoren, oso gazterik hasi zen helduekin lehian eta plazan.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalista izan da 2017an, 2013an, 2009an eta 2005ean. Bizkaiko txapela lau aldiz jantzi du: 2008, 2004, 2002 eta 2000 urteetan, eta Araba eta Bizkaiko txapelketa ere irabazi zuen 1998an. Gainera, azken txapelketa honetan, finalista izan zen 1996, 1994, 1992 eta 1990ean.
Bertsolaritzan lehen pausuak
Lehen plaza
Gernikan, 1988an, Bizkaiko Eskolarteko Txapelketan. Kobratutako lehen saioa, Durangoko bertso-eskolakoekin, Izurtzan, 1989ko udaberrian. 1000 pta izan ziren.

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Bat-bateko sariketak
BBK saria 1993: txapeldun orde (Durangaldeko taldearekin)
BBK saria 1994: txapeldun orde (Durangaldeko taldearekin)
Osinalde saria 1988: finalista
Osinalde saria 1991: 1.
Xenpelar saria 1991: finalista
Bertso-paper lehiaketak
Bertsolaritzen 1990: 2. saria (14-18 urte artekoen mailan)

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.

Argitalpenak

Argitaratutako liburuak
Kontuak kantu. Alfaguara-Zubia, 2002 (idazle)
Margolana. Alfaguara-Zubia, 1999 (idazle)
Argitaratutako grabazioak
ENE BADA. GAZTELUPEKO HOTSAK. "Etxera", hitzak
ETA ZER!. Ibilaldia 99, ELKARLANEAN. "Berba egin", hitzak
GARI. Eguzkiberritan, ELKARLANEAN. "Nabil" kantuaren hitzak
GOZATEGI. Kalanbreak, ELKARLANEAN. "Borobila da mundua", hitzak
*Kolaborazioak: Martxoak 31, Exkixu, Bide Ertzean
MIKEL MARKEZ. Dena hankaz gora, GAZTELUPEKO HOTSAK. "Desagertua" kantuko hitzak eta boza.
MIKEL URDANGARIN. Espilue, GAZTELUPEKO HOTSAK. "Baneki", hitzak
SOINUBIL. Otxandio, Oleta, Ubide eta Legutioko gabonetako kantak. "Gabonez joan nintzan, boza
7 Eskale. Barrenkaleko Bluesak, GAZTELUPEKO HOTSAK 1997
7 Eskale. Bertso berriak pobreziari jarriak, GOR disketxea 1995
Gu ta gutarrak diskoa