Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Inaxio Usarralde

Datu pertsonalak

Izena
Usarralde, Inaxio
Izen abizen osoak
Usarralde Arantzadi, Inazio
Jaiotza
1967 Aginaga (Usurbil) + Aginaga (Usurbil) < Usurbil < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Gai-jartzailea
Jarduerak
Antolatzailea
Aurkezlea
Bertso-eskola sortzailea
Bertso-eskolako eragilea
Bertso irakaslea
Bertso-irratsaiogilea
Bertso-jartzailea
Eragilea

Datu biografikoak

Biografia
Hamalau-hamabost urte bete arte bizimodua etxean eta auzoan egin zuen gehienbat. Hamasei urterekin AEKn euskara eskolak ematen hasi zen. "Euskaltzaletu" egin zen eta, horrekin batera, bertsozaletu. Orduantxe lau lagun hasi ziren herriko irrati librean (Paotxa irratian) bertso programa egiten: Bota Punttuba, gerora talde izatera zabaldu zena eta, bere baitan, izen bereko bertso eskola bultzatu zuena. 1989an Egin Irratian bertso-programa egiten hasi ziren: Bota Punttuba hau ere. Itxi zieten arte iraun zuen. Lanbidez, beti euskalgintzan murgilduta ibili izan da bete-betean, edota euskalgintzatik gertu behinik behin. Bere lan ibilbidea: Arrasateko EMUN Koop. E.-n lan munduan euskara planak dinamizatzen, Mintzola fundazioan hizkuntza teknikari gisa eta Lazkaoko Udalean parte-hartze teknikari jardun du. Gaur egun EMUN Koop- E.-n hizkuntza aholkulari dihardu. Gai-emaile moduan aski ezaguna, 1989az geroztik txapelketa askotan ikusi dugu lan horretan, nola herrialde mailan (Gipuzkoako txapelketa desberdinetan) hala nazio mailan (Euskal Herriko txapelketa nagusian).

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Usurbilgo Bota Punttubaren hastapenetan, herriko bertsolariekin antolatu zuten jaialdian. Gaiak taldean jarri eta Inaxio izan zen aurkezle.