Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Inozentzio Olea

Datu pertsonalak

Izena
Olea, Inozentzio
Izen abizen osoak
Olea Ariztimuño, Inozentzio
Jaiotza
1921 Zerain + Zerain < Goierri < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
2010 Legazpi + Legazpi < Goierri < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Epailea
Jarduerak
Bertso-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Olea bertsolaria Zeraingo Mendarte baserrian (Gipuzkoa) jaio zen 1921eko abenduaren 28an. Txikitatik jaso zuen etxean bertsozaletasuna amak kantatzen zituen bertso zaharren bitartez. Anaien artean ere zaletasuna zabalduta zegoen eta iturri horietatik edan zuen bertsolari ezaguna izango zenak. Patricio Echeverria lantegian lana aurkitu eta Legazpira joan zen bizitzera; han Floren Agirre zegamarrarekin ezkondu eta bi seme-alaba izan zituen. 60.go bukaeran eta 70.hamarkadan bere bertsoak ezagun egin ziren eta Inozentzio bertsolari txapelketen ohiko pertsonaia bihurtu zen baina ez bertsolariaren paperean, gai jartzaile eta epaile gisa baizik. Garai berean bere bertsoak ohikoak bihurtu ziren Diario Vasco egunkarian Basarrik zeraman sailean. Aldi berean bere kolaborazioak komunikabi desberdinetan agertu ziren: Olertin, La Voz de España, Segura Irratian, Loiola Irratian, Zeruko Argian, e.a. 1966an Euskaltzaindiaren Xenpelar Saria eskuratu zuten "Nere jaiotetxea" bertsoekin; 1965, 1975 eta 1976an bigarren saria eskuratu zuen eta 1972an hirugarrena. 1970.urtean, Antonio Zavalaren eskaerari erantzunez, Goierriko lorak bertso-liburua argitaratu zuen Auspoa bilduman. 1984an esperientzia errepikatu zuen, orduan Otemotxeko arnasa izenburupean. 1994an Bertsolari Egunaren barruan bertzozaleen omenaldia jaso zuen. 1997an eta 2002an bere lan periodistikoen antologiak argitaratu ziren. 2010ko azaroaren 12an Legazpin hil zen; bere errautsak Mendarte baserrian zabaldu ziren horrela idazlearen gogoa betez.

Olearen bertso-paperak eta artikuluak gipuzkeraz idatziak izan ziren, idazlearen jarrera, belaunaldi bereko beste kasu askotan bezala, Euskaltzaindiak bultzatutako Euskara Batuaren aurkako baitzen. Ideologikoki Euskerazaintza akademiaren aldekoa zen, nahiko tradizionala. Pentsamendu hori ondo asko islatu zen bere lanetan non ohikoak diren erlijioaren eta betiko bizimoduaren laudorioak; sarritan baserritarren mundua eta izadia nostalgikoki jaso zituen. Estiloa ez zen oso garbizalea, nahiz eta garairako nahiko kultoa izan. Olea komunikatzaile ona izanik, garbi zuen irakurleari lana erraztu behar zitzaiola; ondorioz, estilo landua, aberatsa baina aldi berean herrikoia Modu batez Olearekin bertsoak asmatzeko modu berri bat sortu zen, landuago eta literarioago.


Iturria: http://eu.wikipedia.org/wiki/Inozentzio_Olea

Argitalpenak

Argitaratutako liburuak
Bizitza izbide. Auspoa, 244 - artikulu bilduma
Goierriko lorak. Auspoa, 98-99 -bertso liburua
Otemotxeko arnasa. Auspoa, 173 - bertso liburua
Argitaratugabeak eta azterlanak
XV.Bertsolari Eguna (1994) (Donostia, Victoria Eugenia) : Luis Rezola "Tximela", Jose Manuel Arriola, Xalbador Zapirain "Ata