Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Ixiar Eizagirre

Datu pertsonalak

Izena
Eizagirre, Ixiar
Izen abizen osoak
Eizagirre Kerejeta, Ixiar
Jaiotza
1979 Hernani + Hernani < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Eragilea
Jarduerak
Bertso-eskolako irakaslea
Bertsolaria
Gai-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Hernaniko Langile ikastolan ikasi zuen. Ixiar Otamendi irakasleak bultzatuta bertso eskolan hasi zen Juanjo Uriarekin, eta ondoren herriko bertsolari helduxeagoak izan ditu irakasle (Eizmendi, Zelaia, Urdangarin). Bertso eskolak eragin handia izan du Ixiarrengan: gaztetatik proiektu batean sartu izanak, oso gaztetatik are gaztetxoagoei eskolak emateak, gaztetatik bertso-aste bat antolatzen ikasteak, sortutako lagun koadrilak, herri mailan egin daitekeenaz pentsatzeak... Pedagogia ikasketak egin ditu Donostian. Argia astekarian eta Hik Hasi aldizkarian egin du lan, kazetari gisa. Azken urteotan Bertsozale Elkarteko Transmisio saileko eragilea da.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
1996, Hernani (Hernaniko Txapelketa) (Eskolartekoaz aparte eginiko lehen saioa)

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Bat-bateko sariketak
Axari saria 1999: finalista
Axari saria 2000: finalista
Aztiri saria 2001: Lehengo saria
Hernaniko Txapelketa 1996: finalista
Lizardi saria 1998: finalista eta bertso onenaren saria
Lizardi saria 1999: parte-hartzaile
Lizardi saria 2000 : parte-hartzaile
Osinalde saria 1998: parte-hartzaile
Osinalde saria 1999: parte-hartzaile
Osinalde saria 2000: parte-hartzaile
Osinalde saria 2001: finalista
I. Saskiberri Sarian txapeldun izan zen
Bertso-paper lehiaketak
Gabonetako bertso-paper lehiaketa 1998: epaile

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.

Argitalpenak

Argitaratutako grabazioak
Langile ikastolaren 25. urteurrena: hitzak egin eta abestu
Beste argitalpenak
Argia
Larrun