Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Jean Pierre Zubiria "Panpili"

Datu pertsonalak

Izena
Zubiria, Jean Pierre "Panpili"
Izen abizen osoak
Zubiria Hirigoien, Jan Pierre
Jaiotza
1902 Senpere + Senpere < Lapurdi Erdialdea < Lapurdi < Euskal Herria
Heriotza
1992 Baiona + Baiona < Biarritz-Angelu-Baiona < Lapurdi < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertso-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Jan Piarre Hirigoien, Panpilli deitu bertsularia Senperen sortua da 1902ko urtarrilaren 5an. Garraiolaria ofizioz, 1930ko ekainaren 5an ezkondu da Baionako Mari Leonie Recartekin. Seme bat ukan dute, Edouard. Gehien bat bertsu-jartzaile lanetan ari izan da. Nahiz adin batera heldua izan idazten hasi orduko (51 urte), ondotik molde jarraikian segitu du.

Informazio gehiago:
- SOULE, Beñat."Neurtizlari, Bertsulari, Iparraldez". Euskaltzaleen Biltzarra, 2011.

Beste lanak

Bertso jarri ezagunenak
Orotara ehun bat bertsu sail: Maritxu (1960 saristatua); Hitz handia (1960 saristatua) ; Eskuara gure ama (1960 ohorezko aipamena); Zorionerat; Munduko nere denbora; Paristar baten kantuak; Axularri (1956ean saristatua)