Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Jexux Murua

Datu pertsonalak

Izena
Murua, Jexux
Izen abizen osoak
Murua Gorostidi, Jexux
Jaiotza
1959 Altzo + Altzo < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Eragilea
Jarduerak
Antolatzailea
Bertso-eskolako eragilea
Bertso-eskolako irakaslea
Bertso-jartzailea
Gai-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Jexux Murua azken 25 urteko bertsolaritzaren pertsona klabeenetako bat da, eta bertsolarizaren alderdi asko landu ditu. Tolosako Lizardi Elkarteak antolatutako bertso-eskolaren sorrerarekin batera hasi zen (1984) eta, bertso-eskola honi laguntza eskatu zitzaiolarik, Euskal Herriko Bertsolari Elkarteak (EHBE) antolaturiko lehen Txapelketa Nagusiaren (1985-1986) antolakuntzako partaide izan zen. Txapelketa amaiturik, EHBEren egituraketa parte-hartze zuzena izan zuen Eratzaile Batzordeko partaide bezala. Bertsozale Elkarteko erreferentziatako bat da sorreratik eta ardura handiko zereginak izan ditu eskuartean, Hedapen, Transmisio eta Ikerkuntza sailen ardurak tartekatuaz, 2007 urtera arte.

Herriko bertsolaritzaren sustatzaile ere bada Jexux Murua. Formazioz Euskal Filologian lizentziatua da.

Informazio gehigarria, Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen 30. urteurreneko bideoa: http://tinyurl.com/nrr8m2h

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.

Argitalpenak

Argitaratutako liburuak
Joxe Agirre mozketaren maixua. Bertsolari, 1999 (Joxean Agirrerekin lankidetzan)
Ekoizpen oharrak
EHBEren sorreran eta honen lehen urtetako egitasmoen garapenean izandako esku-hartzea da nabarmendu beharrekoa. Antolatzaile eta eragile gisa nabarmendu da, batik bat, EHBE eta Tolosaldeko egitasmoetan. Gai-jartzailea: Gipuzkoako kanporaketa 1988ko gai-jartzaile taldearen laguntzailea izan zen; 1984tik aurrera Tolosa (1984-1996) eta Altzon egindako jaialdietako (1984-...) gai-jartzaile taldeko partaidea izan da. Salbuespen gutxi batzuk alde batera, ez da aurkezle gisa aritu izan. Aztertzaile: Joxe Agirreren bertsogintza aztertu zuen Joxe Agirre mozketaren maisua libururako antologia osatzeko.