Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Jokin Labayen

Datu pertsonalak

Izena
Labayen, Jokin
Izen abizen osoak
Labayen Iraeta, Jokin
Jaiotza
1984 Arrasate + Arrasate < Debagoiena < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduerak
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Eskoriatzako Almen ikastolan egin zituen LH, DBH eta Batxilergoa, eta Leioan kazetaritza. Udarako hainbat lantegitan aritu da, kolaborazioak egiten ditu bertsolaritzaren inguruan (besteak beste, Berrian), Euskadi irratian bekadun ibili da eta bertso eskolako irakasle ere bada. Arrasateko bertso eskolan hasi zen bertsotan bere irakasle Ainhoa Agirreazaldegi, Asier Iriondo eta Oihane Perearekin. Bertso molde gaztekoa, ez da bertsopaper asko idazten dituztenetakoa, orain arte nahiago izan baitu bat-batean aritu. Hamaika Bertute proiektuan dabil buru-belarri.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Arrasaten, 2001eko urtarrilaren 4an, Kultur Etxean, Unai Iturriaga, Manex Agirre eta Xabier Silveria kantukide zituela.

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Bat-bateko sariketak
Bagare Saria 2005: finalista
Bagare saria 2006: 1.
Plazatik Gaztetxera 2008: 1.

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.