Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Jokin Sorozabal
Datu pertsonalak

- Izena
- Sorozabal, Jokin
- Izen abizen osoak
- Sorozabal Ansa, Jokin
- Jaiotza
- 1967 Andoain + Andoain < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
- Jarduerak
-
Bertso-eskolako eragilea Bertso irakaslea Eragilea - Jarduerei buruzko azalpenak
- Bertso-eskolako irakaslea : Tolosaldeko Bertso-eskola; 1987-1993 eta Anoetan; 1990-1992.
Bertsolaria: EHBE (1992-1997); Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko idazkari (1991-2000)
Datu biografikoak
- Biografia
- Lanbide Heziketako Elektronika Industrial ikasketak egin zituen 19 urte arte, eta fabrikako langile eta elektrizista aritu izan da lanean. Eskola garaian, bertsozale talde bat sortu zen Andoainen, eta hara hurbildu zen. Iñaki Otaño izan zuten maisu, eta berak bultzatu zuen plazara, 18 urterekin, Artxanberri sarian. Xenpelar saria (1986) eta Artxanberri saria (1989) irabazi ditu. 1993ko Txapelketa Nagusian finalista izan zen. Tolosaldeko eta Anoetako bertso eskoletan irakasle izan da, eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko idazkari 1991tik 2000ra.
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- Zaldibian, 1985-03-10ean, Artxanberri sarian.