Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Jon Ruiz de Pinedo
Datu pertsonalak
- Izena
- Ruiz de Pinedo, Jon
- Izen abizen osoak
- Ruiz de Pinedo Lekuona, Jon
- Jaiotza
- 1992 Gasteiz + Gasteiz < Gasteizaldea < Araba < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
- Jarduerak
-
Antolatzailea Aurkezlea Bertso-eskolako eragilea Bertso irakaslea Bertso grabatzailea Bertso-irratsaiogilea - Jarduerei buruzko azalpenak
- Irratsaio egilea: Lautadako Txindurri irrati libreko Potoak Hankaluzetan parte hartzen du.
Bertso-eskolako irakaslea Zalduondon eta Agurainen.
Datu biografikoak
- Biografia
- Bertsolaria. Gasteizko Koldo Mitxelena institutuan bertsozaletu zen. 2009an, Zalduondoko Bertso-eskola sortu eta sartu zen, Oihane Perea irakasle zuela. 2010eko Arabako Kuadrilla arteko Txapelketan kantatu zuen Lautadako taldean. 2011ko Arabako Bertsolari Txapelketan kantatu zuen lehenengo aldiz. 2013ko Bertxoko Sariketa irabazi zuen Ruben Sanchezekin batera. Plaza saioetan ere aritzen da. 2012tik, Arabako Bertsozale Elkarteko Ikerkuntza arduradun eta zuzendaritzakidea da. Udalekuetako begiralea eta 2015etik bertso irakaslea hezkuntza arautuan.
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- 2010eko Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketa