Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

José Curbelo

Datu pertsonalak

Izena
Curbelo, José
Izen abizen osoak
Curbelo, Jose Silvio

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Inprobisatzailea
Jarduerei buruzko azalpenak
Uruguaiko payadorea

Datu biografikoak

Biografia
José Curbelok 17 urte zituen Urugaiko CX24 Irratian "La Voz del Aire de Montevideo" programan lehen aldiz parte hartu zuenean. 1970ean "certamen de los payadores noveles de Canelones" saria eskuratu zuen eta 1974tik Argentinan bizi da.

Bere inguruko leku ospetsuenetan kantatu du: Río de La Plata, Cosquín, Festival Latinoamericano de Salta, Festival de Doma y Folclore de Jesús María, Teatro Coliseo de La Plata, Teatro Colón de Buenos Aires, Sala de Prensa de la Casa Rosada, Salón de los Pasos Perdidos del Congreso Nacional, Teatro Solís de Montevideo. Zazpi bira egin zituen Puerto Ricon, Karibeko eta Rio de La Platako inprobisatzaileen arteko topaketetan parte hartuz. Txileko Mapocho Kultur Zentroan, Estadio Nazionalean eta Talcako Payadoreen topaketetan aritu izan da. 1998an Liman (Perun) kantatu zuen eta 1997an Lanzaroten, Kanariar Uharteetan, bere aitona-amonen lurraldean. "Festival Cervatino" deitutakoan ere izan zen (Mexikon) edo Vacariiako Zazpigarren Jaialdian (Brasilen).

Hainbat lan grabatu izan ditu Mexiko, Puerto Rico, Brasil, Uruguai eta Argentinan, hauetako asko bidean galdutako Roberto Ayrala Argentinako payadorearekin batera. Sari berezi ugari jasotakoa da: Las Tunas (Kuba) hiriko gobernuak "Ohorezko Hiritar" saria eman zion, Carolinako (Puerto Rico) gobernuak "Ohorezko bisitari" saria; Premio Payador Radio Provincia, Premio Cóndor ï94, "Gardel de Oro"(1998) eta Buenos Aireseko Kultura idazkaritza ordearen Ohorezko Diploma.