Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Josu Goikoetxea

Datu pertsonalak

Izena
Goikoetxea, Josu
Izen abizen osoak
Goikoetxea Gezuraga, Josu
Jaiotza
1974 Gernika-Lumo + Gernika-Lumo < Busturialdea < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Gai-jartzailea
Jarduerak
Aurkezlea
Bertso biltzailea
Bertso-telebista saiogilea
Kazetaria
Jarduerei buruzko azalpenak
Bertso-biltzailea: 1993-1997 edo 1994-1998, Bizkaiko Elkartearentzat eta Xenpelar Dokumentazio Zentroarentzat
Bertso-telebistasaiogilea: Hitzetik Hortzerako zuzendari eta aurkezle (1999-2000, 2000-2001, 2001-2002)
Gai-jartzaile eta aurkezle: Saio txikietan hasi zen, ez daki nola. Bertso-trama sortu zutenean hasi zen saio gehiago egiten, tramez aparte ohiko saioetarako ere deitzen zutelako.

Datu biografikoak

Biografia
Euskal Filologiako ikasketak ditu. Zubia argitaletxean egiten du lan eta 2018tik, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko partaide da.
Bertsoen mundura 14 urterekin hurbildu zen, Jon Lopategik ikastolan ematen zituen eskolekin. Bertsolaritza barnetegietan sekulako giroa ezagutu zuen. Bertsotan aritzea baino bertsogintzaren beste aspektu batzuk nahiago zituen eta hala gai-jartzailetza izan da bere jarduera nagusi. 2018ko abuztuan bere azken saioa iragarri zuen gai-jartzaile lanetan. Hitzetik Hortzera telebista programako zuzendari eta aurkezle ere izana da.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Ez du gogoan
Jon Lopategirekin eskolatik eskolara joaten ziren, bat-bateko saioak egitera. Dirua kobratuta, aldiz, Foruko San Kristobalen eginiko saioan. Azkena ere izan zela uste du

Argitalpenak

Argitaratutako liburuak
Euskal poeta gazteen liburu batean
Isladak, Unai Iturriaga (Zubia-Alfaguara): poema batzuren itzulpena. Han agertzen da baita ere Azken fotogramak olerkia.
Kh
Margolana, Igor Elortza (Zubia-Alfaguara): edizio laguntzailea.
Neerlanderara itzulitako poema batzuk, institutuan egin zen bonbaketari buruzko lehiaketa arraro batean. Josuren lehenbiziko poemak dira (1990)
Trapu zikinak (Manolito Laubegi), Elvira Lindo (Zubia-Alfaguara): itzulpena
Urruzuno lehiaketa. Bi sari poesian: Frenopatiko triste eta eroa (1991) eta Azken fotogramak (1992)
Argitaratutako grabazioak
In-komunikatzen: (Lubaki bandaren maketa) (Tom Waitsen poema baten irakurketa, mozkorrarena egiten)
Beste argitalpenak
Cromlech izeneko fanzinea (Deustuko garaian)
Susa aldizkarian Lubaki bandari eskainitako hiru aleetan
Zutabe bat hilero Euskaldunon Egunkariko Barkatu, ama gehiagarrian urte betez. Ala bi urtez?