Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Joxe Agirre

Datu pertsonalak

Izena
Agirre, Joxe
Izen abizen osoak
Agirre Esnal, Joxe
Jaiotza
1929 Azpeitia + Azpeitia < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
2012 Azpeitia + Azpeitia < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Landa inguruan sortu zen, nekazari familia batean, eta hala bizi izan da, baserriko lanari emana. Nekazari inguru horretan bertsotarako zaletasun handia zegoen, eta hor egin zen bertsolari Joxe Agirre: auzoko bertso zerbitzua eginez hasi zen, nekazari inguru horri loturiko ospakizunetan eta tabernako giroan ere bai.

Gazte garaian, herri kiroletan ere jardun zuen, aizkoran eta korrika gehienbat.

Goi mailako bertsolari izatera iritsi eta lau belaunalditako bertsolariekin aritu da, eta garai guztietan izan du bere lekua, sona eta errespetua bertsolari bezala: 60ko hamarkadan hasi eta XXI. mendeko lehen hamarkadara arte plazarik plaza ibili da.
Bertsogintza hitzezko borroka moduan ulertzen duen tradiziotik dator, eta horrek erabateko eragina izan du bere estiloan: bizia, zorrotza, zirikatzailea, erantzun zorrotzekoa..., kualitate handikoa.

Bertso-jartzaile bezala ere izendatu dugu bertso sorta asko jarri izan dituelako enkarguz, batik bat, Loiola Herri Irratirako eta trikitilarien eskariz, baina bat-bateko bertsolaria izan da ororen gainetik. Txapelketei muzin egin arren, plazaz plaza gehientsuen aritu den bertsolaria da.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Azpeitian, 1952-53an, Arrona tabernako balkoitik Joxe Lizasorekin, gari ebakitze garaian; hurrengoa Azkoitian (Madariaga), Artainolako Prontxio kojuarekin.

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Bat-bateko sariketak
Aginagako txapelketa 1959 : 1.
Errege Eguneko saria (Donostia) 1962 (40 urtez azpikoentzat) : 2. (Victoria Eugenia)
Loiola Irratiko saria 1963 : 1.
Ordiziko txapelketa 1959
Sariketa Nagusia 1968: parte hartzaile

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.

Argitalpenak

Argitaratugabeak eta azterlanak
EHBE-JAKIN. Bertsolariei inkesta, Euskal Herriko Bertsolari Elkartea, 1987
XI.Bertsolari Eguna (1979) (Donostia, Carmelo Balda frontoia)