Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Joxepa Antoni Aranberri "Xenpelar"

Datu pertsonalak

Izena
Aranberri, Joxepa Antoni "Xenpelar" (1865-1943)
Izen abizen osoak
Aranberri Petriarena, Joxepa Antoni
Jaiotza
1865 Errenteria + Errenteria < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
1943 Errenteria + Errenteria < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Ehulea izan zen Errenteriako fabrika handian, bere ama Maria Luisa, anaia Joxe Frantzisko eta osaba Juan Frantzisko "Xenpelar" bezala. 12 urterekin hasita lanean jardun zuen itsutu zen arte.

Bere amaren antzera bertsozalea, buru argia eta irakurle amorratua zen. Ama eta osaba Juan Frantzisko baztangaz hil ziren Joxepa Antonik lau urte zituela, eta aitarekin, Jabier Aranberri, eta amonarekin, Rita Berrondorekin bizi izan zen. Aita ez zen bertsozalea, eta garaiko errolden arabera, ez zekien irakurtzen ezta idazten. Alabaren irakurzaletasuna ere ez zuen bultzatzen. Bertsozaletasuna eta irakurzaletasuna amona Ritarengandik jasoko ote zituen pentsatzen da, Maria Luisa eta Juan Frantziskoren ama.

Joxepa Antonik fabrikako lana eta jostundegiko lana bateratzen zituen, eta bietan bat-batean jardungo zuela uste da.

Bere bertso-jarrien idatziak bakarrik jaso dira. Ezagutzen zaion lehen bertso sorta 1902koa da, Ibaizabal aldizkarian argitaratutakoa. Banaka jarritako bertsoak ugari omen zituen, eta Antonio Zavalak jasotako batzuk mantendu dira. Azken hogei urteak itsu pasa zituen baina pertsonen itzalak ikusteko gai izanik, fabrikan lanean jarraitu zuen urte askoan, nagusiak ere hala nahi zuelako, Joxepa Antoni kontramaetrea baitzen. Berak jarritako bertsoak etxekoek idazten zizkioten.

Informazio gehiago:
- PEREZ, Elixabete. Joxepa Antoni Aranberri "Xenpelar". Errenteria: Udala, 2013. http://www.errenteria.inf o/files/joxepa_antoni_aranberri.pdf ]
- ZAVALA, Antonio. Xenpelar eta bere ingurua. Auspoa Sail nagusia. https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/4572.pdf ]
- ZAVALA, Antonio. Errenteriako bertsolari zaarrak. Auspoa bilduma; 74-75. https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/10614.pdf ]
- LARRAÑAGA, Carmen. Del bersolarismo silenciado. http://www.euskonews.eus/0007zbk/berso.pdf ]
- LARRAÑAGA, Carmen. Joxepa Antoni Aranberri Petriarena "Xenpelar" IN Bertsolari aldizkaria, 17 zkia., 1995 martxoa, 21-23 orr. http://www.bertsolari.eus/aldizkariak/emakumeak-plazara/