Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Juan Antonio Enbeita "Txotxo-Jeuri"
Datu pertsonalak
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
Datu biografikoak
- Biografia
- Mari Paz Gomezarekin ezkondu zen (1867); urtebetera hil zen emaztea erditzerakoan. Maria Josefa Rementeriarekin ezkondu zen gero (1872)an; bost seme eta bi alaba izan zituzten: Antolin, Kepa (Urretxindorra), Manuel, Leandro, Santiago, Gregoria eta Franziska.
Txotxo jeuri zergatik? Lehenengoz ezkondu zenean, elizkizunak bukatu eta andrea aitaginarrebarekin utzita, pelota partidu bat jokatzera joan zen. Aitaginarrebari gustatu ez, eta "Txotxo, hi beti txotxo izango haiz" esan zion. Harrezkero "Txotxo" eta "Txotxo-jeuri" (Jauregi baserrikoa zelako) deitu zioten.
Lehen emaztea hil eta Kataluniara joan zen ikatz meategietan lan egitera. Bigarren karlistadan sarjento primero ibili zen. Sei urtez Muxikako alkate izan zen.
Beste lanak
- Bat-bateko bertso ezagunenak
- Lengo batean bilatu nuan
- Bertso jarri ezagunenak
- Muxikan pasatu da