Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Juan Jose Makazaga
Datu pertsonalak
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Argitaldaria
Argitalpenak
- Argitaratutako liburuak
- Bertsolariya aldizkaria
Bilintx'en bertsuak
Euskal Herriko Kanta zarrak (3 ale)
Txirritaren Testamendua
Xenpelar'en bertsuak - Argitaratugabeak eta azterlanak
- Xenpelar bertso-eskolak eskeinia (Errenteria, 1995-12-21)
- Ekoizpen oharrak
- Errenteriako Makazaga moldiztegiko nagusia zen. Garbizalekeria indarrean, bertsolarien hizkerari mordoiloa iritzita hauen aurkako jarrera egonik ere, bertsoa eta bertsolarien aldeko apustu garbia egin zuen Makazagak (ikusi argitaratu zituen bertso bildumak "Argitaratutako liburuak" alorrean). Guztiak gogoangarriak izanik ere, Bertsolariya aldizkaria da nabarmentzekoa : 1931ko irailetik 1932ko abendura bitartean argitaratu zuen, bertso zahar eta berriz osaturiko lau orrialdeko aldizkaritxoa. 14 hilabetetan zehar astero; bilduma gisa jaso ahal izateko, azal dotore batzuk banatu zituen gero.