Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Julian Ezeiza "Aterpe"

Datu pertsonalak

Izena
Ezeiza, Julian "Aterpe"
Izen abizen osoak
Ezeiza Landa, Julian
Jaiotza
1929 Hernani + Hernani < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
2014 Hernani + Hernani < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Herri-bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Hernaniko Balantxa baserrian jaioa, txikitatik izan zuen bertsotarako afizioa. Memoria harrigarrikoa, bertsoak buruz ikasten omen zituen. Kar­melo Labaka apaizak Ata­no IIIari jarritako 165 bertsoak buruz ikasiak omen zituen, besteak beste. Frankismo on­do­rengo urteetan, bertsoa ia de­sa­ger­tuan zegoenean, pla­zaz plaza ibilia, herriko au­zoetako fes­tetan, errondetan, xoxik ko­bratu gabe, Antton Ga­rin la­guna ondoan zuela. Her­na­ni­ko Txapelketa irabazi zu­en, eta Usurbilen kontrako apus­­tu famatuan bera ere tartean zen, Galarretan, 1.000 ikusle­ren au­rrean. Antton Ga­rin eta Aterpe 2005ean omen­du zituen Irau­lio Pan­ttalone bertso es­kolak eta 2011n Tolarea Sa­gar­doaren Kofradiak.

Iturria, Urumeako Kronika: http://ttiki.com/63399 ]
Informazio gehiago: http://ttiki.com/63398

Argitalpenak

Beste argitalpenak
EGIN egunkarian bertsoak idatzi zituen inoiz; "Nere bordatxotik" atalean ere (Basarri) inoiz bertsoak jarri izan ditu
Ekoizpen oharrak
Hernaniko bertsolaritzan eragina izan zuen