Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Kontzezio Irazusta

Datu pertsonalak

Izena
Irazusta, Kontzezio
Jaiotza
1772 Asteasu + Asteasu < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
1851 Asteasu + Asteasu < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertso-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Amagoia Piá eta Iago Irixoak:

"Concepcion Irazuzta delakoa, Joseph Antonio Irazuzta Loinaz eta Maria Manuela Elola-Olaso Goikoetxearen alaba zen, eta “Maria Conceciana Yrazuzta Elola-Olaso” moduan bataiatua izan zen, Asteasun, 1772ko abenduaren 6an. Hogeita bederatzi urte zituela ezkondu zen Domingo Ignazio Mendia Mendiarekin, 1802ko urriaren 4an. Heriotzak, aldiz, ia 50 urte beranduago deitu zion: erregistroa 1851ko otsailaren 16koa dugu, hain zuzen ere."

1816ean Asteasun egin zen salaketa bati esker jasota gelditu ziren bertsoen egileetariko bat da, bigarren eta hirugarren bertsoen egilea hain zuzen ere:

Zaldunieta gaubian(2),
yllaren ogueita bostian(3),
contentuago ciran
Gorozeneta gañian,
Juan Batista aurrian da
Mañaci atzian.
Etziran seguru ere
oz beren eltzian(4).

Juan Batista Olazagaco,
mutil prudentia,
eztezu gaizqui consolatu
caleco jendia.
Basuan egoten da
ipiñita eultza(5),
ez dezu gaizki jorratu
Lizolaco beltza.
[http://ttiki.com/337107 ]

Iturria: Piá, Amagoia; Irixo, Iago. Asteasuko emakume bertsolariak XIX. mende hasieran. Ereiten Kultur Zerbitzuak [webgunea]. http://ttiki.com/337106