Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Manuel Jose Mitxelena "Eperra"

Datu pertsonalak

Izena
Mitxelena, Manuel Jose "Eperra"
Izen abizen osoak
Mitxelena Kamio, Manuel Jose
Jaiotza
1825 Oiartzun + Oiartzun < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
1906 Oiartzun + Oiartzun < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Maria Gabriela Bengoetxea Arzak-ekin ezkondua (1851)
"Eperra agure zar bat zan, bañan ijito-planta alakoa. Zakur batekin eskean ibiltzen zan. Emen, Errenterian, askotan izaten zan. Aiendola baserria aldapa-aldapan dago. Gabaz etxera etorri eta etxean aterik ireki ez. Ta etxean aterik ireki etziotela-eta, atzera jiratu ta aruntz zijoala, etxetikan ortxe irurogei bat metro bidean-edo aruntzago joanda, goiti-beti amildu; ta beko ondoan juxtu-juxtu bizia arrapatu zuten biaramun goizean. Gero jaso zuten, baña andik beñepein il zan". Ondoan Erreka dago. Hil-agiriak dioenez, pulmoniaz hil zen 85 urte zituela.
Aiendola baserria, Lesaka bidez goazela, Ergoien pasata, Aritxulegiko aldapa hasten den horretantxe, hantxe ikusten da, errekaz beste aldera, malda-maldan jarria.
Karlisten gerratean Liberalen aldeko espia izan omen zen. Ez zioten hori barkatu Oiartzunen. Haurrek ere iseka egiten omen zioten.

Argitalpenak

Argitaratugabeak eta azterlanak
Oiartzungo bost bertsolari (Auspoa, 116); Pello Errotaren itzala (Auspoa, 49-50) 121 or.