Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Maria Antonia Soloaga

Datu pertsonalak

Izena
Soloaga, Maria Antonia
Izen abizen osoak
Soloaga Gerenagoena, Maria Antonia
Jaiotza
1700 Bizkaia + Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertso-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
J.R. Iturriza (1741-1812) historialariaren argitaratu gabeko "Antigüedades de Vizcaya" lanaren laugarren tomoan aurkitu zituen Ander Manterolak Maria Antonia Soloaga Gerenagoenak egindako bertsoak (Euskeraren Iker Atalak 2. 1983, uztaila).

Xabier Amurizak "Bizkaiko Bertsogintza II" lanean jasota utzi ditu:
"Ander Manterolaren argitasun hauek nahiko testu zaharraren aurrean jartzen gaituzte, Iturrizak aurretik ezaguna zena emango bait zuen noski. Bertsoen egile Maria Antonia Soloaga horren lorratzik ez dago, oraingoz behintzat".

Iturria: AMURIZA, Xabier. "Bizkaiko Bertsogintza II". 1998. 39 or.

Argitalpenak

Ekoizpen oharrak
"Bertsoen egile Maria Antonia Soloaga horren lorratzik ez dago, oraingoz behintzat" (X. Amuriza. Bizkaiko bertsogintza II. 39. or.)

Beste lanak

Bertso jarri ezagunenak
Adiskide bat daukat (X. Amuriza. Bizkaiko bertsogintza II. 39. or.)