Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Mariasun Oteiza

Datu pertsonalak

Izena
Oteiza, Mariasun
Izen abizen osoak
Oteiza Agirre, Maria Asunzion
Jaiotza
1948 Elgoibar + Elgoibar < Debabarrena < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
2026 Eibar + Eibar < Debabarrena < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Gai-jartzailea
Jarduerak
Aurkezlea
Bertso irakaslea
Gai-emailea
Jarduerei buruzko azalpenak
Gai-jartzaile:
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa:1989 eta 1993.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa: 1991, 1995 eta 2003
Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako kanporaketa: 1988 eta 2001.
Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa: 1999 (Eibar-Elgoibar taldea).
Bertso Eguna: 1998
Eibar, Elgoibar, Soraluze, Oñati ...ko jaialditan.

Gai-emaile eta aurkezle:
Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako kanporaketa 1988: Antzuola eta Elgoibar.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 1991: Antzuola eta Eibar.
Eibar, Elgoibar, Soraluze, Oñati ...ko jaialditan.

Datu biografikoak

Biografia
Elgoibarko Altzola auzoan (Gipuzkoa) jaio zen 1948ko abuztuaren 28an. Jaiotetxea utziz gero, Eibar izan du bizileku. Ezkondua, lan-inportazioko makinaria salmentan diharduen Egasa enpresan egin du lan urte askotan herrigintzari eskainitako lan eskergarekin uztartuz.

Euskaltzalea eta bertsozalea, XX. mendeko bi azken hamarkadaten emakumeen presentzia eta protagonismoa urria zen garaitan emakume bide-urratzailea izan da bertsolaritzaren baitako hainbat alorretan: bertso-irakasle Debabarrenako hainbat bertso-eskoletan, gai-jartzaile, gai-emaile eta aurkezle, ... Bailarako herrietako jaialdi askotako gai-jartzailea izan zen aldi horretan.

Euskal Herriko Bertsozale Elkartea sortu orduko bildu zen bertako borondatezko jardunera, eta Gipuzkoa eta Euskal Herriko Bertsolari txapelketeta, Bertso Eguna eta Bertsozale Elkarteak antolatutako saio berezietako gai-jartzaile talde ugarietan jardun da 1988tik 2003ra bitartean, itzaleko lana eginez batik bat, baina baita zenbait saiotako gai-emaile eta aurkezle lana eginez ere. Horrez gain, garai bertsuan Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko zuendaritza batzordean egindako lana nabarmendu behar da.

2026ko urtarrilaren 11n zendu da bere bizitzako aldi luzeenean bizitako herrian, Eibarren.