Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Mendaro Txirristaka

Datu pertsonalak

Izena
Mendaro Txirristaka
Izen abizen osoak
Mugertza Azpiazu, Eusebio
Jaiotza
1874 Mendaro + Mendaro < Debabarrena < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
1955 San Pedro + San Pedro < Pasaia < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertso-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Juana Iraregi Sansinenearekin 1905an Donostian ezkondua. Atzerrian asko ibili zen: Kubako gerran izan ondoren, Puerto Rico, Kuba, Alemania, Frantzia, Italia, Portugal, Afrika, EEBB, Mexiko, Panama, Brasil, Uruguaia, Txile, Argentina eta Patagonian ere ibili zen.

Bertso ugari jarriak ditu, baita saldu ere. Oriora sarri joaten zen, batez ere estropada garaian. estropaden inguruko bertso ugari idatzi ditu, Manuel Gozategi "Karraballo" lagun zuelarik.

Informazio gehiago: http://www.euskaltzaindia.net/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/10594.pdf

Argitalpenak

Argitaratugabeak eta azterlanak
ZABALA, A. Mendaro Txirristaka bertsolaria (Auspoa, 120-121-122)
Ekoizpen oharrak
Euskaraz eta erdaraz jartzen zituen bertsoak. Baita biak nahasturik ere. Lau eratakoak bertso-jarrialdiak ditu:
1. Bere buruari
2. Gizarteko gorabeherak
3. Dama-galai, senar-emazte, neska-mutilzaharrak
4. Euskal Herria, gizonak, jokoak eta abar goraltzeko