Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Mikel Atxaga

Datu pertsonalak

Izena
Atxaga, Mikel
Izen abizen osoak
Atxaga, Mikel
Jaiotza
1932 Urnieta + Urnieta < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
2009 Donostia + Donostia < Donostialdea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Datu biografikoak

Biografia
http://www.gipuzkoaeuskara.net/albisteak/1252652497:

Mikel Atxaga Urnietan jaio zen, 1932an. 1963 eta 1966an bi liburu idatzi zituen Gaztetxo eta Ezkontza Bidean izenekoak. Ondoren, 1970etik aurrera, Zeruko Argian idazteari ekin zion. Errialde, Mutiozabal, Irastortza edo Iraola izan ziren erabilitako ezizenetako batzuk. Urte horietan guztietan, itzulpen lanak ere argitaratu zituen.
1977tik aurrera Deia egunkarian egin zuen lan, erretiroa hartu arte. Egunkari horretan argitaratutako hainbat artikulu Deiadarrak izeneko liburuan jaso zituen.
Kazetari lan horretaz gain, Mikel Atxaga Bidegileak bildumako koordinatzaile eta zuzendaria izan da azken urteetan. Bilduma horretan, dagoeneko, euskalgintzan aitzindari izan diren 200dik gora gizon-emakumeren bizitza eta obra ezagutzera eman dira.
Ibilbide profesional jori horren ondorioz hainbat sari eta omenaldi jaso izan ditu Mikel Atxagak:
•1998an Rikardo Arregi Kazetaritza Saria eskuratu zuen
•2002an ohorezko bazkide izendatu zuen EIZIEk
•2009an Merezimenduzko Argia Saria jaso zuen, euskarazko prentsan eta kultur munduan egin duen ibilbide luze eta oparoarengatik
•2009ko apirilaren 1ean Donostiako Miramar Jauregian Eusko Jaurlaritzaren omenaldia izan zuen.
Amatiñok Mikel Atxagaren lanaren berri eman zigun kudeatzen duen blogean.
Mikel Atxaga Donostian hil da, 2009ko irailaren 10ean.

Argitalpenak

Argitaratutako liburuak
Deiadarrak (artikulu bilduma) (1992)
Ezkontza bidean (1966)
Gaztetxo (1963)
Mundua guztioi erakutsia (itzulpena)
Ekoizpen oharrak
Euskalzale ezaguna. Jakin , Zeruko Argia , Aurrera , Eguna eta Deian idatzi du kolaboratzaile edo kazetari gisa. Artikulu asko eskeini dizkio bertsolaritzari, berri-emale soila izan gabe, ikuspegi kritikoa landuz; oso jarrera kritikoa hartu zuen 1980-90 hamarkadetan bertsolaritzak zuen gorakadaren aurrean, masifikazioa eta bertsolaritza barruko ajenteen autokritika eskasa salatuz batik bat.