Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Mikel Mendizabal

Datu pertsonalak

Izena
Mendizabal, Mikel
Izen abizen osoak
Mendizabal Garmendia, Mikel (migel Anton)
Jaiotza
1956 Itsasondo + Itsasondo < Goierri < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso-eskolako irakaslea
Eragilea
Jarduerei buruzko azalpenak
Eragilea: Ikastolen Elkarteko proiektua dela-eta (1982az geroztik).
Inoiz aritu da bertso-jartzaile, epaile eta gai-jartzaile lanetan.

Datu biografikoak

Biografia
Mikel Mendizabal Garmendia. Gipuzkoako Itsasondon jaioa, 45 urte ditu. Txapelketa honetako partaide zaharrena da. Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak bertsolaritza eskoletara hedatzeko duen proiektuaren kudeatzailea da hastapenetatik. Gazte mailako sariketa asko irabazitako bertsolaria dugu. Gipuzkoako Txapelketako finalista izan zen 1991n eta 1995ean. Txapelketa Nagusiari dagokionez, 1982az gero antolatu diren guztietan parte hartu du, eta finalean izan da 1989an eta 1997an, eta final-aurreetan 1982, 1986 eta 1993an.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Bertsolari gisa: Beasainen, 1974an, Matxinbenta auzoan, Xabier Zeberio, Juan Inazio Begiristain eta Iñaki Murua kantulagun, eta Sebastian Lizaso gai-jartzaile zirela.)
Gai-emaile gisa: Itsasondon, 17 urterekin

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Bat-bateko sariketak
Anpo saria 1977: 1.
Artxanberri eta Pello Errota saria 1979: 1.
Artxanberri eta Pello Errota saria 1985: epaile
Artxanberri eta Pello Errota saria 1987: epaile
Artxanberri eta Pello Errota saria 1989: epaile
Artxanberri 1978
Brinkolako saria 1976: parte-hartzaile
Emilio Urzelai bertso sariketa 1998: epaile
Errezilgo bertsolari txapelketa 1984: gai-jartzaile
Fernando Amezketarra herri arteko bertsolari txapelketa 1985: epailea
Lauaxeta saria 1980 (Mungia): 2.
Lauaxeta saria 1981 (Durango): 1.
Lauaxeta 1979
Leniz bailarako bertso txapelketa 1984: epaile
Leniz bailarako bertso txapelketa 1985: epaile
Lizardi saria 1978: 1.
Lizardi saria 1979: 1.
Lizardi saria 1984: epaile
Lizardi saria 1986: epaile
Lizardi saria 1987: epaile
Loiola Irratiko saria: parte-hartzaile
Osinalde saria 1976: 1.
Sagardotegiko txapelketa 1987: epaile
Taket saria 1984: epaile
Bertso-paper lehiaketak
Balendin Enbeita bertso-paper lehiaketa 1991/92: aipamena (18 urtetik gorakoen mailan)
Balendin Enbeita bertso-paper lehiaketa 1992: 2. saria (18 urtetik gorakoen mailan)
Orixe bertso-paper lehiaketa 1993: epaile
Orixe bertso-paper lehiaketa 1999: epaile
Orixe bertso-paper lehiaketa 2001: epaile

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.

Argitalpenak

Argitaratugabeak eta azterlanak
EHBE-JAKIN. Bertsolariei inkesta, Euskal Herriko Bertsolari Elkartea, 1987
Ekoizpen oharrak
Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak bertsolaritza eskoletara hedatzeko egitasmoari hasiera eman eta gauzatzeko ardura izan du. 1982tik aurrera Gipuzkoan indartu zen bertso-eskoletako mugimenduaren eragile nagusietakoa ezpairik gabe.