Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Miquel Ametller
Datu pertsonalak

- Izena
- Ametller, Miquel
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Inprobisatzailea
- Jarduerei buruzko azalpenak
- Menorkako glosadorea
Datu biografikoak
- Biografia
- Zazpi urte zituen bere aitarekin batera lehen glosa bota zuenean. Autodidakta bada ere, irakasle on ugari izan ditu: bere aita eta berarekin batera glosa kantuan aritutako adiskideak, guztiak jadanik zenduak. 1989tik glosadore irakaslea da zenbait auzo-elkarte eta institututan. Sei urte daramatza Menorcako Consell Insularrarekin lanean glosaren hedapen eta formazioan. 2003ko ikasturtean 873 ikasle izan ditu Govern Balear, Consell Insular eta La Caixa banketxearekin sinatutako hitzarmen bati esker: "Escuela-taller de glosat".