Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Mixel Lekuona

Datu pertsonalak

Izena
Lekuona, Mixel
Izen abizen osoak
Lekuona Ilardoi, Mixel
Jaiotza
1930 Biriatu + Biriatu < Lapurdi Itsasegia < Lapurdi < Euskal Herria
Heriotza
2013 Kanbo + Kanbo < Lapurdi Garaia < Lapurdi < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Eragilea

Datu biografikoak

Biografia
1930eko azaroaren 21ean jaio zen Biriatuko Agerre Bordan, eta Kanboko Arditegia apaizen egoitzan zendu zen 2013ko irailaren 5ean. 1954an apaiztu zen eta Makeako herrian erretore izan zen 1976tik 2003ra arte. Apaiz izanda ere, baserriarekin eta artzaintzarekin lotura estua izaten jarraitu zuen. Gainera artzain eta laborarien alde lan handia egin zuen. Esaterako, Hazparneko (Lapurdi) Laborantza Eskolan kontularitzaz eta diruzaintzaz arduratu zen eta Berria kooperatiban ere parte hartu zuen.

Bertsozale porrokatua izanik, bertsolaritzaren alde lan handia egin zuen bere bizitza osoan. Bertsularien Lagunak elkartearen eta Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen zuzendaritza kide eta bultzatzaile izan zen. Bertso-saio eta bertsolaritzaren inguruko saio ugari grabatu ondoren, berak bildutako funtsa Xenpelar Dokumentazio Zentroan utzi zuen, denen eskura izan zedin. Bertsolaritzak Makean duen aisialdirako lekua ere berak bideratu zuen.

"Mixel Lekuona, artzainen artzain" liburua argitaratu zen 2008an, Joxemari Iriondok idatzi eta apailatuta, Mixel Lekuonaren biografia eta haren omenezko testuak bilduz, haien artean, Sabin Intxaurraga, Iñaki Murua, Pello Esnal, Imanol Lazkano eta Xabier Euzkitzerenak.


Informazio gehiago:
- Iriondo, Joxe Mari. "Mixel Lekuona: Artzainen artzain". http://ttiki.com/33208 ]
- Zabala, Juan Luis. "Bertsolaritzaren sustatzailea", Berria. http://ttiki.com/54462