Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Oskar Estanga

Datu pertsonalak

Izena
Estanga, Oskar
Izen abizen osoak
Estanga Ezkurdia, Oskar
Jaiotza
1978 Gaintza (N) + Gaintza (N) < Araitz < Larraunaldea < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Antolatzailea
Bertso-eskolako irakaslea
Bertso-irratsaiogilea
Bertso-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Gaintzan sortu zen 1978.urtean. Magisteritza musikalean diplomatua, musikaren eta aisiaren inguruan lan egiten du, umeentzako antzerkia, bertsoak eta musika, perkusio ikastaroak...
1991an bertsotan hasi eta Iruñeko bertso eskolan trebatu zen. Eskolartekoetan aritua eta Nafarroako Txapelketan urtero ateratzen da, finalean sarritan egon delarik.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
- Nafarroako eskolartekoetan, 1991 tik 1996era. Lehen plaza Leitzako zinean, 1991an.
- Nafarroako bertsolari txapelketan, 1996-etik txapelketa oro.
- Emankizun bereziak: Berriketan (kantu zaharrak berritzen jendearekin kantuan), 3,2, zast egizu jolas eta Hor konpon Marianton antzezlanetako partaide, bertso eskoba saioko “suplente”, Bat-batean, munduko musikekin bertsotan sortzaile eta partaide, eta “Errimatuz garenari arrimatuz” saioko sortzaile eta emaile.

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Bat-bateko sariketak
Xalto saria 1993: finalista
Xalto saria 1994: parte-hartzaile
Xalto saria 1995: parte-hartzaile
Xalto saria 1997: parte-hartzaile
Xenpelar saria 1994: parte-hartzaile
Bertso-paper lehiaketak
Egile berrientzako literatur lehiaketa (bertsoak) 1992
Orixe bertso-paper lehiaketa 1992:

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.