Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Pello Mari Otaño

Datu pertsonalak

Izena
Otaño, Pello Mari
Izen abizen osoak
Otaño Barriola, Pedro Maria
Jaiotza
1857 Zizurkil + Zizurkil < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
1910 Rosario + Rosario < Santa Fé < Argentina < Hego Amerika

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertso-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Zizurkilen jaio zen, 1857ko urtarrilaren 26an; eta Argentinan, Rosarion, hil zen 1910eko maiatzaren 6an.

Hemezortzi urterekin joan zen lehen aldiz Argentinara (1875) Karlisten gerratean, seguru asko ihesi. Otañotarrak liberalak ziren eta Zizurkil karlista. Argentinan langintza asko ezagutu zituen: artzain, ferratzaile, eskribiente ... Hego Ameriketako hainbat herrialdetan ibili zen: Argentinan, Uruguain, Brasilen... eta 1879an bueltatu zen Euskal Herrira. Noiz ez dakigula, bigarren aldiz joan zen Argentinara. 1889an han zen behintzat, eta 1890ean atzera Euskal Herrian. Aldi honetan etorri zenean, (1890-1898) familia Donostiara joana zen bizitzera, Amara Zaharrera.

1891 urtean ezkondu zen Maria Magdalena Alberdi Deskargarekin eta emaztearen etxean jarri ziren bizitzen: Gas fabrikan (Amara). Dependiente zela esaten zaigu agiri batean, eta taberna ere jarri omen zuen Euskalerria kalean. Azken bizilekua General Jauregi kalean, 10. zenbakian, baserria izan omen zuen.

Ostera ere, 1898ko urtarrilaren 26an Pasaian ontziratu zen Argentinara joateko, emaztea eta hiru seme-alabarekin batera. Argentinan Pehuajo herrian jarri ziren bizitzen. Han, La Vasconia aldizkarian argitaratu zituen bere lanak. 1904 urte inguruan Buenos Airesen zen euskara irakasten, Laurak-bat elkartean, urte betez, eta 1909an, Santa Fen zen bizitzen.

Argitaratutako lanen artean daude: "Zerbait". Donostia, 1895; "Artzai mutilla eta Lora" (Opera); "Alkar". Buenos Aires: 1904; Donostia: 1930

Informazio gehiago, Literatur Zubitegian: http://zubitegia.armiarma.com/?i=283

Beste lanak

Bertso jarri ezagunenak
Osaba-ilobak agurtzean elkarri botatakoak ; Lagundurikan danoi ; Limosnatxo bat ; Ameriketara nua nere borondatez ; Txepetxarenak ; Zazpiak bat ; Oroitzatxoak ; Ama Euskera ; Donostian usoa ; Amerikako panpetan.
Lore Jokoak: 1895, Larraldeko Madalena.

Ikus: Auspoa saileko "Bertso guztiak": http://ttiki.com/74876