Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Peru Abarrategi

Datu pertsonalak

Izena
Abarrategi, Peru
Izen abizen osoak
Abarrategi Sarrionaindia, Peru
Jaiotza
1997 Aramaio + Aramaio < Zuia-Gorbeialdea < Araba < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Aramaioko bertsolaria. 2008an Aramaioko Bertso-eskolan ikasle, Idoia Beitia eta Garazi Eriz irakasle zituela. Arabako Eskolarteko Txapelduna 2013an eta 2014an. 2013ko Arabako Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen lehendabiziko aldiz. Kuadrilla artekoan Aramaioko taldearen partaide. Hala Bedi irratiko Bertxoko esataria. Bertso udaleku eta bertso-eskolako irakaslea da.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
2008 Arabako Eskolartekoan, Aramaion