Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Roger Idiart

Datu pertsonalak

Izena
Idiart, Roger
Izen abizen osoak
Idiart Mimiague, Roger
Jaiotza
1931 Azkaine + Azkaine < Lapurdi Itsasegia < Lapurdi < Euskal Herria
Heriotza
2009 Azkaine + Azkaine < Lapurdi Itsasegia < Lapurdi < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertso-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Roger Idiart (Azkaine, Lapurdi, 1931ko urtarrilaren 15a - 2009ko abuztuaren 27a) euskal idazlea eta apaiza zen. Euskaltzain urgazlea[1] ere bazen. Kantuak, bertsoak eta pastoralak idatzi zituen.

1955. urtean apaiztua, Idiarte Oloroen, Hazparnen eta Ustaritzeko apaiztegi txikian irakasle[2] egon da. Horrez gain, hainbat urte eman zituen Zuberoan Zalgizeko erretore bezala. Ondoren, Lapurdira itzuli zen eta Zuraideko erretore[3] izan zen bere heriotzara arte.

Zuberoan urte askotan bizi ondoren, zuberera bikaina hitz egiten zuen eta bi pastoral idatzi zituen. Lehenengoa Xalbador pastorala 1991. urtean antzeztua izan zen. Bigarrena, berriz, Etxahun Iruri: pastorala 2001. urtean. Horrez gain, Herria, Sud-Oest, Basque-Eclair, Enbata eta Otoizlari agerkarietan eman ditu argitara bere lanetako batzuk.

[Iturria, Euskal Wikipedia: http://eu.wikipedia.org/wiki/Roger_Idiart ]

Argitalpenak

Argitaratutako liburuak
AUDIOA: 45 itzuliko dixka bat lau kantuekin. 1970
LIBURUAK:Berri Ona kantuz. 1995 / Xalbador pastolara. 1991
Ekoizpen oharrak
Bi lehen prima jaso ditu haur kantu eta gehituen txapelketetan idatzi bi kantu sailekin

Beste lanak

Bertso jarri ezagunenak
Gaur egun 400 bat kantu, bertso sail eta eliz kantu: Bedatsian dirade zuha