Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Telesforo Monzon

Datu pertsonalak

Izena
Monzon, Telesforo
Izen abizen osoak
Monzon, Telesforo
Jaiotza
1904 Bergara + Bergara < Debagoiena < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
1981 Baiona + Baiona < Biarritz-Angelu-Baiona < Lapurdi < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Eragilea
Jarduerak
Antolatzailea
Bertso-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Eusko Alderdi Jeltzaleko (EAJ) kide izan zen Bigarren Errepublika garaian (1931-1939) eta Francoren diktadura garaiko lehen urteetan (1939-1952). Ardura-postu nabarmenak izan zituen EAJ alderdian: Gipuzkoako Buru-Batzarreko lehendakari eta Gipuzkoako Diputatu (1933); lehen Eusko Jaurlaritzako Gobernazio Kontseilaria izan zen (1936-1952); 1937an atzerriratu behar izan zuen beste gobernukideekin batera, Paris, Mexiko eta Baiona izan zirelarik bere bizileku. Ikuspegi desadostasunak tarteko Eusko Jaurlaritza eta EAJ utzi egin zituen 1952an. 1977an itzuli zen Euskal Herriko hegoaldera; Herri Batasunako (HB) kide zelarik Gipuzkoako Diputatu (1979) eta Euskal Autonomi Elkarteko Euskal Legebiltzarreko parlamentari (1981) hautatua izan zen.

Euskara eta euskal kulturaren bultzatzaile sutsua, bertso nahiz hitz lauzko obra askoren egilea da; Euskaltzaleak Elkarteko (1930-1936) partaidea eta eragilea izanik, euskararen biziberritzea zuten xede, eta horren barnean kokatu behar dira Elkarte horrek gerra aurreko bertsolari txapelketa sonatuak (Bertso Guduak).

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.

Beste lanak

Bertso jarri ezagunenak
Iziarren semea