Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Unai Elizasu

Datu pertsonalak

Izena
Elizasu, Unai
Izen abizen osoak
Elizasu Lertxundi, Unai
Jaiotza
1980 Altza + Altza < Donostia < Donostialdea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Gai-jartzailea
Jarduerak
Aurkezlea
Bertso-eskola sortzailea
Bertso-eskolako irakaslea
Eragilea
Herri-bertsolaria
Kazetaria
Jarduerei buruzko azalpenak
Bertso-eskolako irakasle: Altza (Gazteluene bertso-eskola) (1999-2000) (Altzako lagun batzuekin). Herri ametsa ikastolan irakasle (ikasturte bat: 2000-2001).
Gai-jartzaile: herri festetan hasi zen eta orain Euskal herrian barna dabil.
Herri-bertsolari: ongi-etorri eta omenaldietan, lagun afarietan, ikastolan...
Kazetaria: Altzako "Zurrunbilo" aldizkaria, Donostiako "Irutxulo" aldizkaria (Txapelketa Nagusia 2001erako), "Hautsa kenduz" Altzako Historia Mintegiko liburuan
Leitzako bertso-eskolako irakaslea

Datu biografikoak

Biografia
Bere herriko Santa Isabel egunez, Jon Azpillaga eta Joxe Lizasori jarri zizkion gaiak lehenengoz Altzako udaletxeko balkoitik 1999an. 2 urte beranduago, Andoni Egañak egindako galdera bati baiezkoa eman eta, geroztik, Euskal Herrian zehar gai-jartzaile gisara dabil plazaz plaza.
Bere bertso ibileran, plazako jardunaz gain, gauza berriak egin eta aportatzeaz gain, emanaldi bereziak sortu eta emanaldi hauetako partaide izan da Unai. "Barkatu" izan zen bere lehen emanaldi berezien esperientzia Sustrai Kolina eta Amets Arzallusekin. Erregea eta Bufoia kide da, Bertso & Jazz emanaldia sortu zuen 2008ko Donostiako Jazzaldirako; eta bere azken lana, "errimak oinetan, dantza berriak bertsoei jarriak" dantza emanaldia sortzea eta zuzentzea izan da. Unaiek, gai-jartzaile lanak bertso saio eta txapelketa ezberdinetan egin du. Hirugarren txapelketa nagusia du aurtengoa Unaiek. www.gaijartzailea.com web gunea sortu eta kudeatzen du.
Egun, "Puntutan.com" bertsoa eta hitza oinarri duen erropa dendaren sortzaile eta arduradunetako bat da. Bestetik, arrauna, aisia ikuspegitik sortutako Arrauning.com enpresaren sortzailea eta Donostiako Mundaiz ikastolako arraun irakaslea da Elizasu.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Gai-jartzaile gisa: Donostian, 1997an, Barandiaran ikastolan. Bertsolariak: Ibai Esoain, Xabier Sukia eta Sustrai Kolina. Lehen saio ofiziala: Leitzan, 2001-08-14an,Amaia Agirre, Amets Arzallus, Andoni Egaña Eta Igor Elorza bertsolari zirela.
Bertsolari gisa: Donostian, 1998an, Barandiaran ikastolan, Ixiar Eizagirre eta Amets Arzallus kantulagun zituela.

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Bat-bateko sariketak
Gabon Gaueko Tabernetako Txapelketa (Donostia) 2001: parte-hartzaile

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.

Argitalpenak

Argitaratutako liburuak
"Hautsak kenduz VI" (Altzako historia liburuak): laguntzaile
Argitaratutako grabazioak
Azken garraxia: "Hizkuntza eta herria" kantaren letragile
Beste argitalpenak
Irutxulo aldizkaria
Altzako "Estibaus" esku paperan bertsoak (Altzako historia mintegia)
"Zurrunbilo" gazte aldizkaria

www.gaijartzaile.com blogaren sortzailea.
Ekoizpen oharrak
Bertso-estropada ideiaren sortzaile, nahiz eta ideia oraindik burutzeko aukerarik izan ez. 2002ko udan plazan plazaratzeko aukera izan zuen.
Traman antzeko formato berri baten sortzaile: Bertso txanpa delakoa.
Bar-katu saio motaren sortzaile Sustrai eta Ametsekin batera

Zenbait ideien sortzaile eta/edo kide
Barkatu. Sustrai Colina eta Amets Arzallusekin
Bertso-Txanpa. Orio Kilometroak
Erregea ta Bufoia. Ander Lipusekin batera.
Bertso Jazz. Sortzailea.