Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Unai Mendizabal

Datu pertsonalak

Izena
Mendizabal, Unai
Izen abizen osoak
Mendizabal Jauregi, Unai
Jaiotza
1992 Zizurkil + Zizurkil < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduerak
Bertso-eskolako irakaslea

Datu biografikoak

Biografia
Asteasuko bertso eskolan hasi nintzen 12 urterekin eta bertan aritu nintzen 18 bat urte egin arte Amaia Agirrerekin. Gero Andoaingo bertso eskolara joan nintzen bi urtez Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" irakasle zela. Ondoren Tolosako bertso eskolan biltzen hasi ginen, eta gaur egun, Bertso-eskola ibiltaria deitzen diogun taldean (jarduteko lekua astero errotatzen baita) biltzen gara Tolosaldeako zenbait gazte.

Duela hiru urte Villabonako bertso-eskolan irakasle lanetan hasi nintzen eta bertan jarraitzen ez dudan arren, irakasle moduan nabil Tolosako, Beasaingo eta Zizurkilgo haur, gazte nahiz helduen bertso eskoletan.

Lehen Hezkuntzako gradua amaitu nuen 2014an Donostiako Irakasle eskolan eta gaur egun Bertsozale Elkartearen "Gu ere bertsotan" proiektuaren baitan irakasle lanetan aritzen naiz hezkuntza arautuan.

Gaur egun "Harituz" Tolosaldeako bertsozale taldearen talde eragileko partaide naiz.
Bertsolaritzan lehen pausuak
Lehen plaza
Plazako lehen bat-bateko bertsoa eskolarteko txapelketan kantatu nuen Usurbilgo kiroldegian.

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Bat-bateko sariketak
Txapelketa eta sariketa gutxitan parte hartu izan dut. Eskolarteko txapelketan parte hartzeari utzi egin nion 14 urterekin.
Plazatik gaztetxera binakako sariketan txapela lortu nuen Oihana Iguaran lagun nuela 2013an.
2014an lehen aldiz antolatu zen "Harituz herriarteko txapelketan" lehen postua lortu nuen Zizurkilgo taldearekin.
Urte horretan bertan Erniarraitz sariketan ere parte hartu nuen.

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.