Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Xumai Murua

Datu pertsonalak

Izena
Murua, Xumai
Izen abizen osoak
Murua Berra, Xumai
Jaiotza
1985 Urruña + Urruña < Lapurdi Itsasegia < Lapurdi < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso-eskolako irakaslea
Gai-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Erakaslea lanbidez, Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako Bertsularien Lagunak Elkarteko lehendakaria da egun eta honenbestez baita Bertsozale Elkarteko zuzendaritzako partaidea ere.
Bertsu giroan hazia izan da Xumai, Maindi eta Ortzi anai-arrebak bezala, aitaren eraginez. Hendaian Jexux Arzallus irakasle zuela aritu zen bertso-eskolan eta gerora bat-bateko sariketa ugaritan hartu du parte.
Xilaba, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Txapelketako finalista izan da 2010, 2012, 2014 eta 2016 urteetan.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Hendaian, 8-9 urte zituela San Juan suari kantatu zioten bertso-eskolakoek ikasitako bertsoa.