Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Arantxa Iparragirre
Datu pertsonalak
- Izena
- Iparragirre, Arantxa
- Izen abizen osoak
- Iparragirre Lukanbio, Arantza
- Jaiotza
- 1964 Arantza + Arantza < Bortziriak < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Gai-jartzailea
- Jarduerak
-
Antolatzailea
Datu biografikoak
- Biografia
- Betidanik izan da bertsozalea, seguruenik etxean jasotako giro euskalzalearengatik. Gaztetan, Leitzako hainbat ekimenetan aritutakoa, AEKn edo Kultur Taldeko partaide moduan. Bertsozale Elkarteko bazkide egin ondotik, eta hainbat kezka sortu zitzaizkiola jabetuta, Bertsozale Elkarteari bertsogintzako gaiei buruz zuen ikuspuntua idatziz aurkeztu zion. Hori horrela, Elkarteak 1997ko Bertsolari Txapelketa Nagusian gai jartzaile taldean aritzeko gonbita egin zion. Baiezkoa eman, eta haren hitzetan, esperientzia eder bat bizitzeko aukera izan zuen.
2000tik 2009ra Leitzako Karrape irratiko esatari gisa aritu zen. Besteak beste "Kopletan" bertsolaritzari eskeinitako saioa egiten zuen astero.
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- Gai-emaile: Leitza, 1998 (Leitzako jaiak) Bertsolariak: Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano, Manolo Arozena eta Jesus Mari Irazu.