Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Jexux Mari Irazu Muñoa

Datu pertsonalak

Izena
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Izen abizen osoak
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Jaiotza
1972 Larraul + Larraul < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso-eskolako irakaslea
Bertso-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Larrauldarra, Filosofian Lizentziatua, Gizarte Antropologia alorrean. 20 urtetik gora daramatza bertsoaren plazan, eta 1.000 betso saiotik gora egina da Euskal Herri osoan barrena. Bereziki, norbere posizio ideologiko eta bizitza ereduarekin sintzeroa den bertsogintza du estimutan. Fintasunaren miresle da eta bertso-elkarrizketaren defendatzaile.

Euskal Herriko txapelketan laugarren
Euskal Herriko txapelketa bitan izan da finalista eta 1997an laugarren gelditu zen, Egaña, Lizaso eta Iturriagaren ondoren. Gipuzkoan ia 20 urtez da finalista (1995tik) eta txapeldunorde bitan, 1995ean zein 1999an. Bat-batean ez ezik, Bertso-jarrien eremua ere landu du. Hainbat sorta argitaratu ditu Argia Astekarian eta bertso-jarri emanaldiak ere egin izan ditu, Txirrita 2006, besteak beste. Beste alor batean, Bertsoa.com plaza digitalaren sortu zuen 2006an, bertsolaritza sarean bere osotasunean eta gaurkotasunean zabaltzeko lehenengo komunikazio proiektua (2013an Argia Saria jasoa). Gaur egunean profesionalki, Bertsoa.com-en ez ezik, teknologia berrien eta ikus-entzunezkoen alorrean dihardu. Bikotekide eta guraso.

Bertsolari ez ezik, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko bazkide da eta zuzendaritza zein Sustapen ardurak izan ditu hainbat urteetan.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Hernanin, Florida auzoan, Mendekoste jaietan. Kantulagun: Joxe Mari Mujika "Anatx" eta Julian Ezeiza "Aterpe". Sagardo probaketa eta bakailu txapelketa zen.

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Bat-bateko sariketak
Hernaniko txapelketa 1996: parte-hartzaile
Lizardi saria 1991: 2.
Lizardi saria 1992: parte-hartzaile
Osinalde saria 1992: 2. Bertso onenaren saria.
Osinalde saria 1993: finalista eta bertso onenaren saria
Xenpelar saria 1991: 1.
Xenpelar saria 1992: 1.
Bertso-paper lehiaketak
Leioako bertso-paper lehiaketa 1993: 1. saria. 15 urtetik gorakoen mailan.
On Manuel Lekuona bertso-paper lehiaketa 1997: 2. saria. 16 urtetik gorakoen mailan
Zapirain anaiak bertso-paper lehiaketa 1997: 2. saria.19 urtetik gorakoen mailan.

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.

Argitalpenak

Argitaratutako grabazioak
Mikel Markez: "Zertarako mugak jarri" abestian, Maialen Lujanbio eta Jexux Mari Irazuren bertsoak eta ahotsa (zati batzutan)
Tapia eta Leturia Banda: 2 kantaren letra, eta kanturen batean zatiren bat abesten
Beste argitalpenak
Antropologiako itzulpenak