Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Aitor Irazustabarrena
Datu pertsonalak
- Izena
- Irazustabarrena, Aitor
- Izen abizen osoak
- Irazustabarrena Arsuaga, Aitor
- Jaiotza
- 1967 Alegia + Alegia < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Datu biografikoak
- Biografia
- Lehen Hezkuntzako irakaslea da.
Bertsozaletasuna txikitatik etxetik jaso zuen eta gero gaztetan lagunartean hasi zen kantuan. Geroago Zaldiko Elkarteko (Iruña) eta Lizarrako bertso eskoletan ere aritu da. Jendaurrean lehen aldiz 1990 urtean edo, Alegiko jaietan Herriko Bertsolarien saioan aritu zen bere moduko bertsolariekin. 1993 eta 1994ean Iruñako Zaldiko elkartean antolatu ziren txapelketatxoetan parte hartu zuen eta bigarrenean txapela irabazi zuen. Nafarroako taldekako Bardoen txapelketa parte hartu du lehen lau ediziotan. 90. hamarkadan Nafarroako Txapelketetarako gai-jartzaileen taldean parte hartu zuen. Inoiz saioren batean aurkezle ere aritu da.
Bertsolaritzan eduki duen jarduera nagusia irakasle izan da. Lizarraldeko eskoletan, hezkuntza arautuan, haurren irakasle ari da 2008 urtetik. Lizarrako helduen bertso eskolan ere irakasle bezala dihardu.
Bertsolari bezala, lagunarteko saio batzuk egin ditu: bertso afariren bat, Korrikan, Nafarroa Oinezen, Santageda kalejirak, eskoletako haurrentzat saioak... Nafarroako taldekako Bardoetako txapelketa guztietan parte hartu du Lizarraldeko taldearekin.
30 bat urtetan, eta urtero, Alegiako jaietako Herriko Bertsolarien saioan parte hartu du kantuan. Felix Irazustabarrenaren anaia da.