Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Justo

Datu pertsonalak

Izena
Justo

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
"Garai hartan ere ba omen ziren bertsolari traketsak. Juxto eta Lonjinos izeneko bi behintzat. Bertso hain baldarrak kantatzen... eta jendeak txalo ugari jotzen ziela eta, zerbait bazirela uste haiek ere... eta behin Juxtok Xenpelar sonatuari apostu egin omen zion, Lezon, Santa Kruz jaietarako: «ea nork botatzen zituen bertso aldrebesagoak».

Jendetza bildu zen Lezoko plazara. Aldrebeskeria haundienak kantatzen zituenarentzat txalorik beroenak. Hori zen egun hartako legea.
Hasi ziren, ba, biak kantari. Baina Xenpelarrek gauzarik aldrebesenak ere hain egoki eta apain loturik moldatzen... eta Juxtorentzat izan ziren txalorik haundienak. Hura jendearen gozamena!"

(J. Dorronsoro, Bertsotan 1789-1936an oinarritua)