Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Andoni Larrea

Datu pertsonalak

Izena
Larrea, Andoni
Izen abizen osoak
Larrea Garai, Andoni
Jaiotza
1957 Zornotza + Zornotza < Durangaldea < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Eragilea
Jarduerei buruzko azalpenak
bertso-eskola sortzailea / bertso-eskolako irakaslea / antolatzailea / gai-jartzailea / aurkezlea / herri-bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Amorebieta-Etxanon jaio eta bizi. Ezkondua eta bi alabaren aita. Andoniren bizitza euskararekin lotuta egon da. Ingenerutza ikasten ari zela euskara irakasten hasi zen. Arazoak izan zituen karrerako azken proiektua euskaraz egitea erabaki zuelako, nahiz eta euskara hizkuntza ofiziala izan, ez baitzegoen katedradun euskaldunik proiektua zuzentzeko. Arazoak arazo, proiektua euskaraz egin zuen lehen Ingeneru Industril Mekanikoa da, eta orotara bigarrena orotara ingeneruen artean. Bere lana dela eta aukera du mundu zabaletik ibiltzeko, Europa, Ipar Amerika eta batez ere Asia (Japon, Txina, Taiwan, ...)

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Bertsolari gisa: 1982, Urkiola (lehen AEKanpada) (kantulagun: Kristina Mardaraz, Justo Alberdi, Mari Karmen Menika...)
Antolatzaile gisa: Lemoa (San Inazio jaiak) (bertsotan, Xabier Amuriza, Jon Lopategi, Jon Enbeita)

Argitalpenak

Argitaratugabeak eta azterlanak
Zornotza, 2001 (bertsolariei egin omenaldia: Korrikako afaria, AEK)