Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Gorka Lazkano
Datu pertsonalak
- Izena
- Lazkano, Gorka
- Izen abizen osoak
- Lazkano Arrizubieta, Gorka
- Jaiotza
- 1980 Berriz + Berriz < Durangaldea < Bizkaia < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertso irakaslea
- Jarduerak
-
Bertso-eskola sortzailea Bertsolaria
Datu biografikoak
- Biografia
- 1980an jaioa da Gorka, Berrizen. Lehen urteak Gomendio-Urrutia baserrian eman zituen aiton-amon, izeba, lehengusu eta guraso artean, famili giroan. Gurasoek harategi bat zuten Iurretan, hargatik Iurretan egin zituen ikasketak, baita bizitza ere, 17 urterarte behintzat. Gurasoen auto istripu baten ondorioz, harategia itxi behar izan zuten eta geroztik, Berrizen denbora gehiago ematen du.
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- 1992ko maiatzean (Santi Kurutzetan), buruz ikasitako 3 edo 4 bertso kantatu zituen, gaur egun bizi den Iurretako Goiuria auzoan.