Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Meltxor Legorburu

Datu pertsonalak

Izena
Legorburu, Meltxor
Izen abizen osoak
Legorburu Zubillaga, Meltxor
Jaiotza
1949 Antzuola + Antzuola < Debagoiena < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
2024 Antzuola + Antzuola < Debagoiena < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Gai-jartzailea
Jarduerak
Antolatzailea
Jarduerei buruzko azalpenak
Euskal Herriko txapelketa nagusirako Gipuzkoako Bertsolari Kaporaketa1988: gai-jartzaile taldea.
Euskal Herriko txapelketa nagusirako Gipuzkoako Sailkapena 2001: gai-jartzaile taldea.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 1991 eta 1995: gai-jartzaile taldea.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 1989, 1993, 1997 eta 2001: gai-jartzaile taldea.

Datu biografikoak

Biografia
Antzuolan (Gipuzkoa) jaio zen 1949ko urtarrilaren 6an. Sukaldaritza izan du lanbidea. Bertsozalea izaki, antolakuntzan eta gai-jartzailetzan lankide izan da bere herrian zein Bertsozale Elkarteak antolatutako ekimenetan; gizon alaia eta kantaera ederrekoa, gustokoa zuen bertso zaharrak kantatzea eta, inoiz, berak onduak. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketarako 1988ko Gipuzkoako kanporaketan hasita, Gipuzkoa eta Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa guztietako gai-jartzaile taldeko partaide eta laguntzaile fina izan da 2001eko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa burutu arte. Bertsozale Elkarteko bazkidea izan da Elkartearen sorreratik eta, aipatutako ekarpenaz gain, urte askotan (1986-2005) Antzuolan antolatu zen betsolari eta bertsozaleen arteko futbol partidaren sustatzailea izan dugu Patxi Lete lagunarekin batera.

2024ko irailaren 6an hil da jaiotako herrian, Antzuolan.