Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Joxe Mari Estra

Datu pertsonalak

Izena
Joxe Mari Estra (1867 - 1912)
Izen abizen osoak
Lete Arrizabalaga, Jose Mari
Jaiotza
1867 Azkoitia + Azkoitia < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
1912 Azkoitia + Azkoitia < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Gai-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Manuela Zubizarreta Arregirekin 1900. urtea inguruan ezkondua. Fueroak kendu zituztenean soldaduskara joaten hasi ziren, Estradari Burgosera joatea tokatu zitzaion. Semea: Franzisko Lete "Patxi Estra". Balda'ko anaiek dultzaina jo eta Estradak danborra jotzen herriz herri ibiltzen ziren. Herriko musika bandan ere danborra jotzen zuen, solfeo ikasketarik ez zuen baina. Auzoko jendeari gutunak idazten zizkien.

Behin Udarregirekin aritu omen zen bertsotan, Atano Luzia eta hirurok.

Beste lanak

Bertso jarri ezagunenak
Kintuen bizitzari (1887) ; Organo berriari ; Ama Birjina Urrategikoari ; Azkoitiko Mariaren alabei