Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Serapio Lopez

Datu pertsonalak

Izena
Lopez, Serapio
Izen abizen osoak
Lopez Ortueta, Serapio
Jaiotza
1960 Baranbio + Baranbio < Amurrio < Aiaraldea < Araba < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso-eskola sortzailea
Bertso irakaslea
Gai-jartzailea
Jarduerei buruzko azalpenak
Bertso-eskola sortzailea: 1982ko udazkenean Aiarako bertso-eskola jarri zuten martxan (10 urtez 8-10 lagunek eutsi zioten)
Bertso-eskolako irakaslea: Amurrioko bertso-eskolan (1985). Urtebete iraun zuen.
Bertsolaria: 1982ko UEUko ikastaroan hasi zen
Gai-jartzailea: Txapelketetarako, bertso-afarietan...

Datu biografikoak

Biografia
Bertsolaria. 1982an Aiaraldeko Bertso-Eskolako sortzaileetakoa. 1984an, Arabako I. Bertsolari Txapelketan bertso kantari. San Prudentzio Sariketan partaide. Arabako Bertsolari Txapelketan partaide. 2012eko Arabako Kuadrilla arteko txapelketan finalista izan zen Aiaraldeko taldean. Plaza-saioetan hartzen du parte.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
1982ko urrian, Arabako harrijasotzaile txapelketan
Benetako lehen saioa, 1983ko San Sebastian egunez, Orozkoko auzo batean