Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Nikolas Lujanbio

Datu pertsonalak

Izena
Lujanbio, Nikolas
Izen abizen osoak
Lujanbio Zabaleta, Nikolas
Jaiotza
1877 Ereñotzu + Ereñotzu < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
1958 Lodosa + Lodosa < Lizarrerriko Erribera < Lizarrako Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertso-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Txirritaren lehengusua zen, Saiburu bezala. Basozabaletik laister joan zen Saiburura, eta handik, 1906 edo 1907 inguruan, Argentinara joan zen. Bidai hura nolakoa izan zen bertsoen bidez azaldu zuen. Mar de Platako Hotel Continentalean sukaldari hasi zen eta bi aldiz etorri zen Ameriketatik. Lehenengoa, 1917an, Anjel anaia esposatu zenean eta bigarrena 1930 inguruan. Aldi hartan Errenteriako andre batekin maitemindu eta Argentinan ezkondu ziren, baina urte gutxitara alargundu egin zen. 1954ean anaia Juan Jose hil zitzaion eta bueltatu zen Euskal Herrira. 1958an ezkondu zen Donostian, eta Lodosara bizi izatera joan. Bertan hil zen, urte berean.