Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Juan Jose Makazaga
Datu pertsonalak
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Argitaldaria
Datu biografikoak
- Biografia
- Errenteriako Makazaga moldiztegiko nagusia zen. Garbizalekeria indarrean, bertsolarien hizkerari mordoiloa iritzita hauen aurkako jarrera egonik ere, bertsoa eta bertsolarien aldeko apustu garbia egin zuen Makazagak: Bertsolariya aldizkaria, Bilintx'en bertsuak, Euskal Herriko Kanta zarrak, Txirritaren Testamendua, Xenpelar'en bertsuak...
Guztiak gogoangarriak izanik ere, Bertsolariya aldizkaria da nabarmentzekoa : 1931ko irailetik 1932ko abendura bitartean argitaratu zuen, bertso zahar eta berriz osaturiko lau orrialdeko aldizkaritxoa. 14 hilabetetan zehar astero; bilduma gisa jaso ahal izateko, azal dotore batzuk banatu zituen gero.