Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Jose Mallea
Datu pertsonalak
- Izena
- Mallea, Jose
- Izen abizen osoak
- Mallea-Olaetxe, Jose
- Jaiotza
- 1940 Munitibar + Munitibar < Lea-Artibai < Bizkaia < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Ikertzailea
- Jarduerak
-
Antolatzailea Gai-jartzailea
Datu biografikoak
- Biografia
- Munitibarren (Bizkaia) jaio zen 1941ean. Oñatin eta Haro ikasi zuen apaiza izateko. Estatu Batuetara bidali zuten bere lana betetzeko. Nevadako Unibertsitatean egin zuen doktore-tesia, Juan Zumarragari buruzkoa. Apaizgoa utzi eta ezkondua dago. Hiru seme ditu. Renoko Unibertsitateko irakaslea izan da.
2022ko martxoan Omenaldi Berezia eskaini zien NABOk (North American Basque Organizations erakundea), San Frantziskon, Estatu Batuetako bertsolari, gai-jartzaile eta antolatzaileri, azkeneko hiruzpalau hamarkadetan hamaika euskal besta eta elkarretaratzetan bertsolaritzari eusten egindako ahaleginagatik, horien artean, Jose Malleari antolatzaile eta gai-jartzaile lanetan egindako ekarpenagatik.