Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Aitor Mendiluze
- Info.
- Doinuak
- Bat-bateko bertsoaldiak
- Bestelako bertso-sortak
- Aldizkakoak
- Grabazioak
- Bertso-eskolak
- Liburutegia
- Prentsa

Datu pertsonalak
- Izena
- Mendiluze, Aitor
- Izen abizen osoak
- Mendiluze Gonzalez, Aitor
- Jaiotza
- 1975 Andoain + Andoain < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
- Jarduerak
-
Bertso irakaslea Bertso-jartzailea Doinu sortzailea edo moldatzailea Biltzailea Eragilea - Jarduerei buruzko azalpenak
- Bertsolaria:
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia: 1997 (finalaurrekoa); 2001 (finalista); 2005 (finalista); 2009 (finalista); 2013 (finalista); 2017 (Txapeldunordea); 2022 (finalista).
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa: 1995 (Txapelduna); 2003 (finalista); 2007 (Txapelduna).
Gipuzkoako Herri Arteko Bertsolari Txapelketa 1999: Andoain-Urnieta taldea (finalaurrekoak).
Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa: 1990 (finalista, handien maila); 1991 (finalista, handien maila); 1992 (finalista, handien maila).
Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa: 1988 (finalista; txikien maila); 1990 (finalista, handien maila); 1992 (Txapelduna, handien maila); 1993 (Txapelduna, handien maila).
Lizardi saria (Zarautz): 1990 (finalista, bertso onena); 1991 (finalista); 1992 (finalista); 1993 (txapeldunordea); 1994 (txapeldunordea, bertso onena)
Xenpelar saria (Errenteria): 1992 (finalista); 1994 (txapeldunordea)
Zarauzko Kopla Txapelketa: 2017 (Txapelduna); 2018; 2024 (Txapelduna); 2025
Bertso-jartzailea:
Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa: 1988 (12-14 urte, aipamena); 1993 (14-18 urte, aipamena).
Balendin Enbeita Bertso-paper Lehiaketa: 2009 (1.saria).
Argitaratzeko, ekitaldi jakinetarako edo abeslarientzat bertso ugari idatzi du (ikusi, "Bestelako bertso-sortak").
Doinu sortzaile edo moldatzailea:
Luzea eta aberatsa da plazaratu duen bertsotarako doinuen zerrenda, berak sortuak edo egokituak (ikusi "Doinuak").
Bertsolaritza irakaslea:
Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen hekuntza proiektuko irakaslea da 2007az gero (ikusi "Bertso ESkolak" atala).
Hitzetik Hortzera ETBko programako atal didaktikoen prestatzailea eta aurkezlea (1998-1999)
Eragilea:
Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko (GBE) Zuzendaritza Batzordeko kidea eta koordinatzailea (1999-2007). Bere ardurapean abiatu dira GBE-ren Hezkuntza proiektua, GR Bertso Bidea, ...
Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Zuzendaritza kidea (2000-2005).
Datu biografikoak
- Biografia
- Bertso plazak bertsolaritza irakaskuntzarekin uztartzen ditu. Hori du lanbidea, Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen proiektuan. Bera ere hezkuntza arautuan hasi zen bertsotan ikasten, Ikastolan. Gustukoa zuenez, Hernaniko bertso-eskolan eman zuen izena eta Andoaingo bertso-eskolan ere aritu zen aurrerago.
Baina, garaiko bertsolari gazte guztiek bezala, lurraldeko Eskolarteko Txapelketan hasi zen jendaurrean kantari, 1986an, bederatzi urterekin, Hernanin; azkeneko bi parte-hartzetan, 1992an eta 1993an, jantzi zituen handien mailako Gipuzkoako Eskolarteko txapelak.
1995ean, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irabaziko zuen, bere lehen parte hartzean, hogei urte egin berri zituela eta plaza handietako ateak zabaldu zizkion horrek; 2007an jantzi zuen bigarrenez txapelketa honetako txapela. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketari dagokionez, 1997an hartu zuen parte lehen aldiz eta ez du hutsik egin orduz gero antolatu direnetan, emaitza nabarmenekin: 2001ean sartu zen Txapelketa honetako finalean lehen aldiz eta ordutik jokatu diren guztietako finalisten artean izan dugu; txapeldunorde izan da 2017an, Maialen Lujanbiorekin buruz buruko lehian jardun ondoren. Orain, 2026ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan, finalaurrekoen bigarrengo itzulian da.
Txapelketetako ibilbideari, Euskal Herri osoko plazetan egindako ehundaka bertso saio gehitu behar zaizkio. XXI. mendeko lehen hamarkadetako bertsolari erreferente handietakoa izatea ekarri dio horrek.
Ibilbide horretan, nabarmentzekoa da bertsotarako doinu berriak sortzen, egokitzen edo plazaratzen egin duen ahalegina. Bat-bateko bertsogintzan ez ezik, bere bidea egin du bertso idatzi edo jarrien esparruan ere. Bertso-paper lehiaketetako epaile lana ere egin du tarteka, Pello Mari Otaño saria (Zizurkil, 2013), Abra saria (Getxo, 2014), ...
Bertsolari gisara egindako ekarpenaz gain, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailean izan da mende honen hastapeneko lehen urtetan eta, besterik beste, bere eskutik abiatu da Bertsozale Elkarteak lurralde horretan bertsolaritza hezkuntza arautuan txertatzeko proiektua, eta irakasle lanetan dihardu 2007a geroztik.
Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko (1999-2007) eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko (2000-2005) Zuzendaritza Batzordeko kidea izan da.
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- Hernanin, 1986an Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan, kantulagun: Gorka Tolosa, Unai Agirre...
Plazan: Hernaniko Etxeberri auzoan, 1986an.
