Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Jose Mari Mutuberria
Datu pertsonalak
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
Datu biografikoak
- Biografia
- Jose Mari Mutuberria bertsolari nafarra Eltzaburuko Arotzeneko bordan jaio zen, 1905. urtean, eta 75 urte geroago zendu zen, Eltzaburun bertan. Gaztetan, Arraitzera joan zen zurgintza ikastera, eta bertan bizi zela hasi omen zen bertsotan.
Bertso jarriak idatzi bazituen ere, batez ere bat-bateko bertsolaria izan zen. Ultzamako Bentako Anastasio Goñirekin aritu zen batik bat bertso kantuan, Ultzamako herriko bestetako baserriz baserri egiten zen itzulian, esaterako. 1936ko Nafarroako lehenbiziko bertsolari txapelketan parte hartu eta txapeldunorde izendatu zuten Elizondoko Antxitonea trinketeko finalean. Horri esker, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalean aritzeko txartela lortu zuen, baina tamalez, ez zuen Victoria Eugenia Antzokira joaterik izan.
1960ko eta 1964ko Nafarroako Bertsolari Txapelketetan finalista izan.
1974ko azaroaren 17an, beste hamabost bertsolarirekin batera omendu zuten Donostiako Anoeta pilotalekuan.
