Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Xabier Ormaetxea

Datu pertsonalak

Izena
Ormaetxea, Xabier
Izen abizen osoak
Ormaetxea Lasaga, Xabier
Jaiotza
1956 Arrasate + Arrasate < Debagoiena < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Epailea
Jarduerak
Antolatzailea
Bertso-eskola sortzailea
Jarduerei buruzko azalpenak
Bertso-eskolako sortzailea: 1982an Gasteizko Bertso-Eskola sortu zuten.
Epailea: Hasieratik epaile lanetan aritu da.
Antolatzailea: Jesus Obrero Lanbide Ikastetxean urtetan antolatu du Jon Aizpurua Sariketa.

Datu biografikoak

Biografia
Tradizio handiko bertsozaleen familiakoa, etxean bertsozaletu zen. 1981ean, UEUn Xabier Amurizak emandako ikastaroan ikasle. 1982an, Gasteizko Bertso-Eskolaren sortzaileetakoa. San Prudentzio Sariketan eta Arabako Bertsolari Txapelketan, ia edizio guztietan epaimahai lanetan jardundakoa. Gasteizko Jesus Obrero Lanbide Eskolan "Jon Aizpurua Bertso Sariketa"ko antolatzailea urte askotan.