Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Unai Ormaetxea Zenikazelaia

Datu pertsonalak

Izena
Ormaetxea Zenikazelaia, Unai
Jaiotza
1974 Zornotza + Zornotza < Durangaldea < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso irakaslea
Bertso-irratsaiogilea
Bertso-jartzailea
Jarduerei buruzko azalpenak
Bertsolaritzan, Exkixuz aparte, Mikel Urdangarinekin egin izan du gehiena, eta batez ere, Zornotza edo inguruetan.
Inoiz egin izan ditu gai-jartzaile eta aurkezle lanak

Datu biografikoak

Biografia
- Irakasle diplomatua. Ahozkotasuna eta bertsolaritza irakasle gisa jarduna 94-95 ikasturtea geroztik, Bizkaiko eskualde guztietako 30 eskola ezberdinetan. Lehen hezkuntza, D.B.H, bertso eskola, barnetegi, udaleku eta barnetegietan Bizkaiko bertsozale elkartearen eskutik batik-bat.

-Exkixu (1992-1997) eta ken 7 (2000-2005) taldeetako partaide bakoitzarekin 300 kontzertutik gora eginikoa zuzeneko bertsoak tarteko. Kolaborazioak egina beste talde batzuetan, irrati eta aldizkarietan bezala.

Idazlea. Zenbait libururen egile:
-´Afalosteko kafeak´ liburua (Erroteta argitaletxea; 2004)
-´Utzi ni bakarrik´ liburuxka (Erroteta argitaletxea; 2005)
-´Mario, haritik tiraka´ diska-liburua + emanaldiak (Lanku; 2008)
-´Kúkúi, agenda 40´ formatu digitalezko lana (2012)
-´Errimak poltsikoan´ errimategia, liburuxka (Erroteta argitaletxea; 2014)
-´Bille´ liburua + musika-poesia-bertsoak emanaldia (Erroteta argitaletxea; 2017)

-Bertso doinuen egile; 7-8 bertso doinuren sortzaile Arkaitz Estiballesek kaleratutakoa besteak beste.

Sariketa eta bertso-paper lehiaketak:
Bat-bateko lehiaketak:
-Eskolarteko bertso idatzien txapelketa (1990)
-Bizkaiko gazteen bertsolari txapelketa (1991)
-Txapelketa nagusiak (1992, 1994, 1996, 1998, 2008, 2010, 2012)
-Taldekako txapelketak, BBK saria…
Bertso-paper lehiaketak:
-Bertso paper lehiaketak; Berbaro Durango 1. Saria (1991), Galdakao 3. Saria (1992), Taket Mungia 2.saria (2015)

Literatura lehiaketak:
-Lemoako narrazio lehiaketa 2.saria (2014); 1.saria. (2015)
-Bermeoko literatura lehiaketa 2.saria (2015)
-´Dimako kalenturak´ ipuin lehiaketa 2.saria (2016)

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
1989 Zornotza. Kantulagun: Mikel Urdangarin, Unai Iturriaga, Igor Elorza